Kofradia-Itsas Etxeko Hezkuntza Eskaintza

#Irudia

Eskola Eskaintza berri hau diseinatu eta abian jarrita, Cristina Enea Fundazioak eta Kofradia-Itsas Etxeak ikastetxeen parte-hartzea bultzatu nahi dute, jarduera didaktiko berri eta berritzaileen bitartez. Dibulgazio pedagogikoko ekimen hau Euskadiko baxurako arrantzaren sektorea egiten ari den apustuaren barruan kokatzen da, sektore hori gazteenei hurbiltzeko eta, horrela, sektoreak aurre egin behar dion belaunaldi-erreleboaren erronka arintzeko.

Erreserbak egiteko: 943483500 (luz. 9719) 9:00etatik 13:00etara, edo cristinaeneabisitak@donostia.eus.

 

Proiektuen zerrenda ikusi