Eguzki-analema zortzi formako kurba da, eta Eguzkiak zeruan duen posizioa deskribatzen du, egunero leku eta ordu berean argazkiak ateratzen badizkiogu edo urteko egun guztietan bere posizioa erregistratzen badugu. Ulia Interpretazio Zentroaren kanpoaldean eguzki-erloju analematiko bat dago, non ordua markatzen duen orratza zure itzala den. Ezagutzen duzu?
Gaur egun, edonork du erloju bat eskumuturrean edo mugikor bat poltsikoan, zer ordu den jakiteko. Baina, jakingo zenuke ordua esaten tresna horiek erabili gabe? Ulia Interpretazio Zentroaren kanpoaldean, lurrean, metalezko plaka bat dago. Eguzki-erloju analematikoa da. Badakizu nola funtzionatzen duen?
Metalezko plantxan marraztutako analeman, urteko egun guztiak markatuta daude. Gaurko egunari dagokion lekuan jarri behar dira oinak, eta gure itzalera begiratu ordua jakiteko. Bideoan ikus daitekeenez, 14:30ak dira. Baina neguko ordutegian gaudenez, ordubete kenduko diogu. Hau da, ordu bata eta erdiak dira.
Bitxikeria gehiago aurkitu nahi badituzue, hurbil zaitezte Ulia Interpretazio Zentrora.