CRISTINA ENEA Fundazioan “Kultura eta erakusketa proiektu teknikaria” lanpostu finkoa betetzeko hautaketa-prozesuan onartutako eta baztertutako hautagaitzen behin betiko zerrendari dagokionez, 2026ko urriaren 23an argitaratu zen zerrendari buruzko honako argibidea ematen da:
Aipatutako zerrenda argitaratu ondoren, hautaketa-prozesu honetarako berariaz gaitutako postontzian hautagaitza baten dokumentazioa jasotzea eragotzi zuen izaera informatikoko gorabehera bat antzeman da. Gorabehera hori hautagaiaren eta hautaketa-prozesuaren ohiko kudeaketaren borondatetik kanpokoa izan da.
Dagozkion egiaztapenak egin ondoren, mezu elektronikoa hautagaitzak aurkezteko ezarritako epearen barruan zerbitzarian jaso zela egiaztatu da. Hala ere, aipatutako gorabehera informatikoaren ondorioz, mezua ez zen behar bezala sartu horretarako gaitutako postontzian eta, ondorioz, hautagaitza ez zen argitaratutako zerrendetan jaso.
Horregatik, dokumentazioa ezarritako epearen barruan bidali eta jaso zela egiaztatu denez, hautagaitza hautaketa-prozesuan sartzea dagokio, epe barruan aurkeztutako gainerako hautagaitzen baldintza berberetan parte hartzeko eskubidea bermatuz.
Informazio guztia atxikitako dokumeentuan.