Gizakiak Lurrean egiten duen jarduera industriala hain handia denez, planetaren errotazio-ardatza ere aldatu egin da. Zehazki, fenomeno hori lurpeko uraren erauzketa masiboaren ondorioz gertatu da, 1993tik 2010era bitarteko aldiari buruzko datuen arabera, argitaratu berri den ikerketa zientifiko batek adierazten duen bezala. Horrek dakarren masa-birbanaketak oso modu arinean baina neurgarrian aldatu du Lurraren mugimendua.
Zehazki, aldi horretan 2.150 gigatonelada ur ponpatu ziren, hau da, itsas mailari 6 milimetro gehitzea planeta osoan.
Honek, Lurreko masen banaketan aldaketa bat eragin zuen, Seulgo Unibertsitate Nazionaleko (Hego Korea) Ki-Weon Seoren taldeak Geophysical Research Lettersen argitaratutako ikerketaren arabera, lurreko ardatzaren inklinazioa 0,80 metro ekialderantz desbideratu zuena.
Informazio gehiago