Berriak

2026/5/26 Cristina Enea Fundazioa

Uraren ziklo integralaren fase ezberdinen kudeaketa ezagutzeko bisita gidatua Loiolako araztegira

Añarbeko Urak-en eskutik, Cristina Enea Fundazioak bisita gidatuak antolatu ditu datorren asteburuan (larunbatean, maiatzaren 30ean, euskaraz -bertan behera-, eta igandean, maiatzaren 31n, gazteleraz), Loiolako hondakin-uren araztegira, uraren zikloko faseen kudeaketa ezagutzeko. izen-emateak irekita hemen.

Iban Zubeldia Añarbeko Urak-eko Komunikazio Zerbitzuko buruak azaldu duenez, Loiolako Hondakin Uren Araztegia "uraren ziklo integraleko instalaziorik ezezagunenetako bat eta interesgarrienetako bat". Klima aldaketaren ondorioetako bat uraren zikloaren aldaketa da, baita hirietan ere. Loiolako araztegira egindako bisita honetan, azpiegitura berezi hori eta etxeko eta industriako hondakin-urei eta euri-urei itsasora isuri aurretik egiten zaizkien saneamendu-tratamenduak ezagutuko ditugu. Era berean, tailer didaktiko bat egingo dugu, manipulazioan eta esperimentazioan oinarritua, saneamendu-prozesu bakoitzak eskalan nola funtzionatzen duen jakiteko.

Bisita gazteleraz izango da eta bere prezioa 5 eurokoa izango da pertsonako. Diru hori fidantza gisa ordainduko da eta jarduerara joan diren pertsonei itzuliko zaie jarduera amaitutakoan, Saretuz sareko zenbait saltokitan trukatzeko bono gisa (informazio gehiago hemen).


Bisita gidatuetarako autobusa 10:30ean aterako da Renfe-ren Norteko geltokiaren parean dagoen markesinatik.