[ERAKUSKETA] Urumeako Atlas Emozionala
2026/10/02 <> 2027/03/21 Erakusketak

[ERAKUSKETA] Urumeako Atlas Emozionala

Erakusketak Ingurumen Baliabideen Etxea

Donostiatik igarotzean Urumea ibaiarekin izan dugun harremanaren historia, emozioak eta bizipenak ezagutzeko gonbidapena da Urumeako Atlas Emozionala. Herritarren partehartzearen bidez, proiektuak Urumearen inguruko oroitzapenak, testigantzak eta sentimenduak bildu ditu, hiriaren garapenari estuki lotuta daudenak. Erakusketa honek memoria partekatu horiek bildu eta forma ematen die, haien uretan eta ertzetan landu, gozatu eta bizi izan ditugun modu desberdinak zeharkatuz.

Urumea, oraingo honetan, ez da paisaia kontenplatibo gisa agertzen, ezta elementu geografiko huts gisa ere, etengabe eraldatzen ari den organismo gisa baizik. Zauritua, etxekotua, ustiatua, ospatua eta populatua izan den ibai-gorputz bat. Oroimena gordetzen duen gorputz bat. Eta, gurea bezala, aldatu egiten da denborarekin.

Informazio gehigarria

Lekua: Cristina Enea

Beste aktibitateak
2026-09-22

Hazi lana

Zerrendara itzuli