Urgullen dagoen Natur Txokoa, naturaren gela berezia da. Bere helburua da ingurumen-aberastasun handia duen kokagune historiko honetatik naturarekiko errespetua sustatzea, aisialdiko jarduera didaktikoen bidez. Astearte eta asteazkenetan arratsaldeko 17:00etan jarduera bereziak izango ditugu Urgull mendia hobeto ezagutu eta naturaz gozatzeko. Gainontzeko egunetan Artisten Txokoa zabalik egongo da,bertan behar duzun material guztia izango duzu zure erritmora eskulanetan ibiltzeko.
Lekua: Urgulleko Natur Txokoa
Astelehenetik igandera: 11:00>14:00 / 16:00>19:00
—
Jarduera bereziak: Astearte eta asteazkenak > 17:00
Jarduera bereziak:
> Uztailak 7 - Ongi etorri Natur Txokora! [+3 urte]
> Uztailak 8 - Urgulleko koloreak [+3 urte]
> Uztailak 14 - Urgulleko Hakoniwak [+5 urte]
> Uztailak 15 - Sukaldaritza agroekologikoa familian [+5 urte]
> Uztailak 21 - Piraten altxorraren bila [+3 urte]
> Uztailak 22 - Ortzadarrak zintzilik [+5 urte]
> Uztailak 28 - Babesten duten loreak: eguzkilore tailerra [+5 urte]
> Uztailak 29 - Baso txiki sorgindua [+5 urte]
> Abuztuak 4 - Maren, Urgulleko zaindaria [+3 urte]
> Abuztuak 5 - Lorez lore erleak ere [+3 urte]
> Abuztuak 18 - Urgull familian deskubritzen [+5 urte]
> Abuztuak 19 - Kattalin bidaiaria [+3 urte]
> Abuztuak 25 - Hondarrezko eskulturak [+3 urte]
> Abuztuak 26 - Uzta festa [+3 urte]