Bizitza jokoan
#Irudia

Uztailak 4 - irailak 3

Krisi klimatikoa eta horri aurre egiteko premia denon ahotan dagoen honetan, harrigarria dirudi oraindik ere Lurra, bere  eskubideak eta bertako biztanleenak defendatzen dituzten pertsonen bizitzak arriskuan egotea. Bizitza Jokoan jartzen dute Bizitza bera defendatzeagatik. Mugarik Gabe elkartearen “Bizitzak Jokoan. Giza eskubideak eta naturaren eskubideak urratuta” ikerketan oinarrituriko erakusketa honetan, Latinoamerikan Lurrak eta herriek pairatzen dituzten hainbat eskubide urraketa eta Natura defendatzeko euren borrokak ezagutu ahal izango ditugu.