Uztailak 1 - irailak 11
Uliaren ezaugarrietako bat bere ekosistema aniztasuna da. Lurra eta itsasoaren arteko mugan kokaturik, Natura 2000 Sarearen baitan dauden itsaslabar eta txilardiak ditu baina bere eremu zabalena basoak hartzen du. Basoak biodibertsitate aberastasun handia du landaredia eta animaliei dagokionez. Begi-bistan gelditzen dira zuhaitz, hegazti, lore eta tximeletak esate baterako baina badago ere oharkabean pasatzen diren hainbat intsektu eta xomorro ere. Muskerrak elkarteak eskaintzen digun erakusketa honetan, basoen garrantzia, mehatxuak eta biztanle ederrenak ezagutzeko aukera izango dugu eta baita ezezagunagoak izanagatik ekosistemetan berebiziko zeregina duten xomorroak ere.