Uztailaren 1a - irailaren 1a
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, Ihobe sozietate publikoarekin elkarlanean, Euskadiren biodibertsitatea Natura 2000 Sarean argazki-lehiaketa antolatu zuen bigarren aldiz iaz, Euskal Autonomia Erkidegoko natura-ondarea ezagutzera emateko helburuarekin. Lehiaketa onetako 12 argazki finalistak ikusgai edukiko ditugu uda honetan Ulia Interpretazio Zentroan eta bertara gerturatzen direnek Natura 2000 Sareari buruzko informazioa ere izango dute eskuragarri.