Eraztun eta hegaztien istorio bat
#Argazkia

2022ko urriak 8 - 2023ko urtarrilak 22

Behin baino gehiagotan, Ulia Interpretazio Zentroan Aranzadiko Eraztuntze Bulegoaren laguntza izan dugu bere lana herritarrengana hurbiltzeko eta bertatik bertara ezagutzeko. Oraingoan pixka bat gehiago sakondu nahi dugu, eraztuntze zientifikoen historia modu hurbilean eta didaktikoan azaltzea helburu duen erakusketa baten bidez: eraztuna nola jartzen den eta zergatik egiten den. Erakusketak, testu, argazki eta bideoen bidez, Bulegoaren historia, erabilitako eraztun motei buruzko bitxikeriak, metodologiari buruzko xehetasunak, gaur egungo eraztunaren erabilgarritasuna eta indarraldia eta gauzatutako proiektuak jorratzen ditu.