Otsailak 5 - apirilak 18
Urte batzuk dira Ulian anfibioen bizirautea errazteko puztu sarea sortu zela. Poliki poliki joan dira naturalizatzen eta bizitzaz betetzen. Ohiko txantxiku edo uhandre palmatuez gain, hasiera batean pentsa dezakeguna baino animalia eta landare espezie gehiagoren onurarako izaten dira putzu sare hauek. Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera osaturiko argazki erakusketa honen bitartez, Uliako putzu sarearen ezaugarriak eta bilakaera ezagutuko ditugu hauen inguruan satzen den ekosistemaren partaideekin batera.