Otsailaren 1a - martxoaren 22a
Ez da moda berri bat, aspalditik egiten ari gara. Aisialdian edo lanagatik naturarekin harremana izan duten pertsonek, beti izan dute begi bat bidean eta bestea inguruko aldaketetan. Behaketa hauek oso baliagarriak dira noiz erein behar dugun jakiteko, zaparrada batek ez harrapatzeko edo gure hegazti edo lore kutunena noiz aurki dezakegun jakiteko. Baina horretaz haratago, ikerketa desberdinetan hipotesiak egin eta ondorioak atera ahal izateko datu bihurtu daitezke behaketa hauek. Erakusketa honetan, eskura ditugun hainbat proposamen bildu ditugu, gure ingurua hobeto ezagutu eta ulertzeko balioko digutenak. Animatzen al zara parte hartzen?