2020ko abenduaren 21a - 2021eko martxoaren 21a
Urte hasierarekin batera argitalpen berri batez gozatzeko aukera izango dugu: AtlaSS: Donostiako hegazti habiagileak. 2017an hasi zen ikerketa eta dibulgazio zientifikoko proiektu baten emaitza da. Aranzadi Zientzia Elkarteko Ornitologia Sailak zuzenduta, Donostiako Udalak finantzatu eta Cristina Enea Fundazioa, Itsas Enara Ornitologia Elkartea, Vasco de Camping Elkartea, Ugatza Ornitologia Elkartea eta SEO/BirdLifeen parte hartzearekin burutu da. Bertan, Donostiako hegazti habiagileen espezie guztiak daude bilduta, ilustrazioen bidez irudikatuta eta ikus ditzakegun tokiei eta haien ezaugarri garrantzitsuenei buruzko informazio zehatzarekin lagunduta. Aurrerapen gisa, erakusketa honetan azterlan horretan identifikatzen diren hegaztietako batzuk ezagutzeko aukera izango dugu, haien ezaugarri diren bitxikeriekin batera.