Fundazioaren gobernu, administrazio eta ordezkapen organo gorena da patronatoa, eta fundazioaren helburuak lortzeko beharrezkoak diren fundazioaren zuzendaritza gaitasun eta kudeaketa-kontrol guztiak ditu bere eskura. Patronatoa sei kidek osatzen dute, eta Presidentea Jon Insausti Maisterrena alkate jauna da. Gainontzeko Patronoak Donostiako Udaleko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkarien artean banatuak daude, hauek izanik: Iñigo García Villanueva (presidenteordea), Idoia Gracia Monge anderea, David de Miguel Les jauna, Jon Markel Ormazabal Gaztañaga jauna, Gloria Vázquez Herranz and. 2015etik Añarbeko Uren Mankomunitatea ere fundazioaren babesle iraunkor da. Patronatuko kideek dohainik burutzen dituzte beren betebeharrak.
Patronatoaren konpetentzia Fundazioaren gobernatzeari lotutako betebehar guztietara zabaltzen da, eta Fundazioaren Estatutoetan zehazten da. Estatutoak hurrengo estekan ikusi ditzakezu: