Apirilak 1 - ekainak 25
Urteak daramazkigu Uliako animalia eta landare talde desberdinen erakusketak antolatzen interpretazio zentroan eta hori bertako biodibertsitate aberatsaren seinale bezala ulertzen dugu. Paisaia edo ingurune bat ohiko bilakatzen denean, askotan arreta jartzeaz ahazten gara eta gordetzen dituen altxor eta berezitasunak oharkabean pasatzen zaizkigu. Udaberri honetan, Uliako biodibertsitatearen lagin bat jarri nahi izan dugu ikusgai argazkien bitartez, bertatik pasa diren argazkilari eta elkarteen lanean oinarriturik.