Gure inguruko pinpilinpauxak
#irudi

Apirilak 1 - ekainak 20

Lehenengo begirada batean ikusten ez baditugu ere, nori ez dio irribarre bat atera pinpilinpauxa baten hegaldiak? Bere bizitzaren lehenengo egunak ar moduan igaro ondoren, pozez dantzan egongo balira bezala ikus ditzakegu lorez lore. Orokorrean gehiago erakarri izan gaituzte tamaina handiagoko animaliek, hegazti edo ugaztunek adibidez, baina gero eta  argiago daukagu gure inguruko xomorrotxoek ekosistema batean duten garrantzia eta horregatik arreta beraiengan jartzeak  merezi du. Zerynthia elkarteko kideek lagatako argazkiekin osaturiko erakusketa honen bitartez, intsektuen ezagutzan  lehenengo pausuak ematera animatu nahi zaituztegu, oraingo honetan fokua Ulia inguruan aurki ditzakegun pinpilinpauxengan jarriz.