Txoriak 3.0
#01

Urtarrilaren 14a - martxoaren 19a

2016. urtean Kursaal Greenen, Aranzadiko Ornitologia departamentuaren eta Cristina Enea Fundazioaren artean Txoriak egitasmoa jarri genuen martxan. Bertan, materialen berrerabilera bultzatzearekin batera, gaztetxoenen artean hegaztiekiko ezagutza eta biodibertsitatea handitzea bultzatzen da, lehenago zigarroak saltzeko makina zena habia-kutxa bihurtu eta ikastetxeen artean banatuz. Bigarren urtez Tecnum Ingeniaritza Eskolaren elkarlana izan dugu. Txoriak proiektuaren irizpideetan oinarriturik, aurten hegaztientzako jantoki berritzaileak diseinatu dituzte. Erakusketa honetan diseinu hauek ezagutu ahal izango ditugu merkatuan aurki ditzakegun hainbat adibiderekin batera.