Apirilaren 1a - ekainaren 23a
Ez dugu zertan urrutira bidaiatu behar naturaz gozatzeko. Gure inguruan badira gune berde ugari eta atentzioa ipiniz gero harrigarria da bertan aurki dezakegun biodibertsitatea. Aurreko erakusketan gure lorategietara txoriak erakartzeko jantoki desberdinak ezagutu genituen. Hauen inguruan behatoki diskretu bat aukeratuz gero asko dira behatu ahalko dituzuen hegazti espezieak. Bitartean, argazki erakusketa honetan, gure jantokietara gerturatu daitezkeen txoriak aurkeztu nahi dizkizuegu.