Otsailean hiru bisita gidatu programatu dira Artikutzan, Donostiako Udaleko Ingurumen sailak antolatuta. Lehenengo biak otsailaren 8 eta 15ean izan zen eta azkena hilaren 22an izango da. Jatorrizko albistea: www.donostia.eus.
- Otsailaren 8an, Urdallue. 6 kilometroko ibilbide honetan zehar Artikutzako basoei, biodibertsitateari eta historiari buruzko azalpenak emango ditugu.
- Otsailaren 15ean, Mintegixar eta Artikutzako trena. 11 kilometroko ibilbide honen berezitasunetako bat Artikutzako basoan dauden haginak (Taxus baccata) ikustea da, gure inguruan espezie urria delako.
- Azken ibilbidea otsailaren 22an egingo da, eta oraingo honetan Ugaldeko presa bisitatuko dugu, eta horren karietara Donostia urez hornitzen zuen kanalaren gainean ibiliko gara.
- Ohikoa den bezala, aldez aurretik izena eman behar da.
Donostiako Udalak eskaintzen duen Artikutza Natura programa barruan daude bisitaldi horiek. Udalak enpresa bat kontratatu du, gidari lanak egiteko.
Bisitaldi gidatua egin nahi izanez gero, erreserba egin beharra dago bisita egunaren aurreko ostirala baino lehen, bisita programatu bakoitzaren deskribapenean aurkitzen den izen-emate online formularioren bitartez edo beste bide hauen bitartez: [email protected] edo telefonoz 679 613 016 (astelehentik ostegunera, 11:00tik 16:00ra).
TARIFAK:
- 6-16 urte bitartekoak: 2,09€ pertsonako.
- 16 urtetik gorakoak: 3,14€ pertsonako.
- Bertan ordaintzen da, eskudirutan.
Informazio guztia eta izen-emateak, hemen.