Parketik parkera: Santa Klara [euskaraz]
2026/09/26 (11:00) (Euskera) Ibilialdiak

Parketik parkera: Santa Klara [euskaraz]

Ingurumen Baliabideen Etxea

Hiriko-parkeek funtsezko zeregina dute hirien eta bertako biztanleen ongizatean, berdeguneek lasaitzeko tokia eta naturaz gozatzeko aukera eskaintzen baitigute hormigoiz estalitako hirietan bizi eta lan egiten dugunoi. Parketik parkera ekimenak, Donostiako parkeak hobeto ezagutzera eta haietaz gozatzera gonbidatzen zaitu. Horretarako, irteera hauetan parke bakoitzaren historia ezagutu eta txokorik ederrenak esploratzeaz gain, familian jolasteko tartea ere izango dugu.

Informazio gehigarria

Lekua: Irlako motora hartzeko pantalana. Kaiko san Pedro kaperaren parean

Adina : 4 eta 10 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendutako ekintza

Izen-emateak hemen.

Prezioa: 2 euroko fidantza [info +]

Beste aktibitateak
2026-06-23

[ERAKUSKETA]: Natura ere bagara

Zerrendara itzuli