Bihotz Ingururekin baso txangoan kontu kontari
2026/05/23 (10:30) Ibilialdiak

Bihotz Ingururekin baso txangoan kontu kontari

Uliako Interpretazio Zentroa

Aurten Biodibertsitatearen eguna ospatzeko Bihotz Inguruko lagunak izango ditugu gurekin. Bidelagun paregabeak dira basoak eskaintzen dizkigun aukera guztiak zukutzeko eta naturarekin harremanak bereziki haurrengan dituen onurak gureganatzeko. Uliako basoa oso ondo ezagutzen dute eta baita bertako biztanleen hamaika istorio ere. Ipuinen magiaren bitartez, basoan murgilduta gaudela bertako izakiak protagonista izango dituzten kontakizunak entzun eta gure inguruko biodibertsitatearen garrantzia ezagutuko dugu. Ez ezazue aukera galdu!

Informazio gehigarria

Lekua: Xarma zuhaitza (Uliako aparkalekua)

Izen-emateak: [email protected]

Beste aktibitateak
2026-04-26

Baso bainua Ulian [euskaraz]

2026-04-26

Graxi garraxi

Zerrendara itzuli