Lurraren fruituak eskaintzeaz gain, baratze batek beste onura asko ematen dizkigu, terapeutikoa eta lasaigarria baita. Ikastaro honen bidez, balkoi, terraza edo antzeko espazio batean zure baratzea muntatzeko beharrezko ezagutza teorikoak eskuratuko dituzu. Ikastaroak Loiolako Kultur Etxeko terrazatan emango dira. Bertan, esperimentatzeko eta praktikoki lan egiteko behar den material guztia duten baratzeak daude.
Lekua: Loiolako Kulturetxea
Saioak ondorengo egunetan: urriak 24, 31 eta azaroak 7, 14, 21 eta 28.
Prezioa: 40 €
Izen-emateak: www.cristinaenea.eus