MAILA |
DESKRIBAPENA |
HELBURUAK |
MARTERIALA ESKURATU |
HH |
Ipuina. Ikastetxe inguruko berdeguneak eszenatoki paregabeak dira ipuien bitartez naturaz gozateko. Aprobetxa ditzagun! |
· Gure inguruan aurki daitezken animalia desberdinak ezagutzea.
· Naturarekiko errespetuzko jarrerak sustatzea
|
LOTURA |
LH
1. zikloa |
Parkea bizi: Zergatik gustatzen zaigu hainbeste parkera joatea? Zer eskaintzen digute? Zentzumen guztiak martxan jarrita parkeaz gozatzera goaz!
|
· Zentzumen desberdinak erabiliz parkeko elementuen aniztasunaz ohartzea
· Zuhaitzaren atal desberdinak ezagutzea
· Parkeek gure ongizatean duten eraginaz jabetzea
|
LOTURA |
LH
1. zikloa |
Naturaren trikimailuak: Kolore eta forma guztietakoak, loreak dira udaberriko protagonistak. Baina ez daude bakarrik, bereizezinezko lagunez inguraturik daude eta beren arteko elkarlana ezinbestekoa da. Ezagutzen al dituzue?
|
· Kolore eta formekin jolasten lore aniztasunaz ohartzea
· Xomorro mota desberdinak ezagutzea
· Landare eta animalien arteko elkarlana eta horren garrantzia ezagutzea
|
LOTURA |
LH
2. zikloa |
Loti ederrak: Epeltasunarekin batera bueltatu da mugimendua parkera. Pazientzia pixka bat beharko dugu baina ziur ibilbidean zehar bat baino gehiago ikusi, entzun edo aztarnaren bat aurkituko duzuela.
|
· Animalia talde desberdinak bereiztea
· Animalien behaketan trebatzea
|
LOTURA |
LH
2 zikloa |
Hau familia bitxia: Lurrera begiratuz miniaturazko langileak ikusiko ditugu, kolore eta forma guztietako zomorroak! Gerturatu eta bilatu beraien aztarnak!
|
· Naturaren behaketan trebatzea
· Ornogabe desberdinak ezagutzea
|
LOTURA |
LH
3 zikloa |
Bat ez bada beste: Parkeetako zuhaitzak bereziki anitzak izaten dira,politenak, ikusgarrienak aukeratzen bait dira parkeak apaintzeko.)
|
· Zuhaitzen ezaugarriak ezagutzea
· Zuhaitzen identifikazioan trebatzea
|
LOTURA |
LH
3 zikloa |
Parkea ikertzen: Naturako biztanle bakoitzaren bizimoduari esker bizi daitezke gainerakoak. Bila ditzagun loturak!
|
· Ekosistema baten funtzionamenduaz ohartzea
· Espezie guztien balioa aldarrikatzea
|
LOTURA |
Jolasak eta eskulanak
|
Hemen aurreko fitxetan landutako edukiak finkatu eta modu dibertigarrian errepasatzeko jolas proposamenak aurkituko dituzue.
|
|
LOTURA |