Eskola baratzeek bezala, frutarbolak landatzeak aukera desberdinak eskaintzen dizkigu. Horietan, zuhaitz baten ziklo osoa azter dezakegu, ikasturtean zehar: udazkenean hostoak nola galtzen dituen ikusiko dugu, neguan biluzik dagoela, bere adarren artean dabiltzan txoriak aztertzeko leku paregabea izango da eta konturatzerako hostoak berriz ematen hasiko da. Udaberriarekin batera loreak iritsiko dira, polinizazioa ahalbidetuko duten intsektuak erakarriz, eta zorte pixka batekin, espeziearen arabera ikasturtea amaitu baino lehen fruituren bat ere jaso ahal izango duzue.
Urtez urte prozesuaren jarraipena egiten baduzue, fenologiaren munduan murgildu eta aldaketa klimatikoak naturan duen eragina ere azter dezakezue.
Ezin baduzue zuen ikastetxean bertan frutarbolik landatu, FruitOndoan proiektuaren bitartez Donostiako hainbat lekutan landatu ditugun sagarrondoak bisitatu ditzakezue.
EZAGUTU EKIMENA HEMEN SAKATUZ.