Gure ikastetxeetako biodibertsitatea handitzeko beste modu bat da urmael txiki bat sortzea. Horrek habitat berri batera hurbilduko gaitu, bere ingurura gerturatuko diren animalia eta landaredia berezia ezagutzeko aukera eskainiz.
Gure urmaelak balio erantsia izango du, urte askotan zehar hezegune txikiak desagertzen joan baitira eta hauen berreskuraketan gure alea jarriko baitugu.
Aranzadi Zientzia Elkarteak eskola urmaelak sustatzeko ekimena jarri du martxan, hau eraikitzeko baliabideak eta honen erabilera didaktikorako proposamenak eskaintzen dituelarik.
EZAGUTU EKIMENA HEMEN SAKATUZ.