Udaberria

Natura esnatu da!

Argi gutxi eta tenperatura baxuei aurre egin ondoren, forma-, kolore- eta usain-eztanda moduko bat izaten du naturak udaberrian nonhai. Zentzumenentzako festa ederra! Urtaro honetan, txoko guztietan bizia bor-bor dagoela ikusiko dugu. 

MAILA DESKRIBAPENA HELBURUAK MARTERIALA ESKURATU
HH Ipuina. Ikastetxe inguruko berdeguneak eszenatoki paregabeak dira ipuien bitartez naturaz gozateko. Aprobetxa ditzagun!

· Gure inguruan aurki daitezken animalia desberdinak ezagutzea.

· Naturarekiko errespetuzko jarrerak sustatzea
 

LOTURA
LH
1. zikloa

Parkea bizi: Zergatik gustatzen zaigu hainbeste parkera joatea? Zer eskaintzen digute? Zentzumen guztiak martxan jarrita parkeaz gozatzera goaz!

· Zentzumen desberdinak erabiliz parkeko elementuen aniztasunaz ohartzea

· Zuhaitzaren atal desberdinak ezagutzea

· Parkeek gure ongizatean duten eraginaz jabetzea

LOTURA
LH
1. zikloa

Naturaren trikimailuak: Kolore eta forma guztietakoak, loreak dira udaberriko protagonistak. Baina ez daude bakarrik, bereizezinezko lagunez inguraturik daude eta beren arteko elkarlana ezinbestekoa da. Ezagutzen al dituzue?

· Kolore eta formekin jolasten lore aniztasunaz ohartzea

· Xomorro mota desberdinak ezagutzea

· Landare eta animalien arteko elkarlana eta horren garrantzia ezagutzea

LOTURA
LH
2. zikloa

Loti ederrak: Epeltasunarekin batera bueltatu da mugimendua parkera. Pazientzia pixka bat beharko dugu baina ziur ibilbidean zehar bat baino gehiago ikusi, entzun edo aztarnaren bat aurkituko duzuela.

· Animalia talde desberdinak bereiztea

· Animalien behaketan trebatzea

LOTURA
LH
2 zikloa

Hau familia bitxia: Lurrera begiratuz miniaturazko langileak ikusiko ditugu, kolore eta forma guztietako zomorroak! Gerturatu eta bilatu beraien aztarnak!

· Naturaren behaketan trebatzea

· Ornogabe desberdinak ezagutzea

LOTURA
LH
3 zikloa

Bat ez bada beste: Parkeetako zuhaitzak bereziki anitzak izaten dira,politenak, ikusgarrienak aukeratzen bait dira parkeak apaintzeko.)

· Zuhaitzen ezaugarriak ezagutzea

· Zuhaitzen identifikazioan trebatzea

LOTURA
LH
3 zikloa

Parkea ikertzen: Naturako biztanle bakoitzaren bizimoduari esker bizi daitezke gainerakoak. Bila ditzagun loturak!

· Ekosistema baten funtzionamenduaz ohartzea

· Espezie guztien balioa aldarrikatzea

LOTURA

Jolasak eta eskulanak

Hemen aurreko fitxetan landutako edukiak finkatu eta modu dibertigarrian errepasatzeko jolas proposamenak aurkituko dituzue.

  LOTURA

 

Bidalizkiguzu zure iradokizunak formulario honen bitartez.