Negua

Natura lo dagoela dirudien arren, neguak aukera ugari eskaintzen digu beste urtaroetan oharkabean pasatzen zaizkigun bitxikeriak ezagutzeko. Hostorik gabe, zuhaitz artean eta beraien adarretan gordetzen diren animalia eta landare ezkutuak begibistan geratu zaizkigu.

MATERIALAK LASTER ESKURAGARRI

MAILA DESKRIBAPENA HELBURUAK MARTERIALA ESKURATU

LH 1. zikloa

Neguan ze plan? Animalia eta landareek estrategia desberdinak dituzte negua iragateko. Behatu ditzagun!

  • Neguan gertatzen diren aldaketez ohartzea
  • naturako bitxikerien behaketan trebatzea
LOTURA

LH 1. zikloa

Neguko berde izpiak? Badira neguan ere berde mantentzen diren landareak. Ezagutu nahi dituzue?

  • Zuhaitz hosto iraunkorrak ezagutzea
LOTURA

LH 2. zikloa

Parkeko burusoilak. Hostoak erori dira eta horrek gauza ugari utzi du agerian. Gerturatu eta aztertu!

  • Zentzumen desberdinak erabiliz natura aztertzea
  • Azalen bitartez zuhaitzak bereizten ikastea
  • Hosto eta azalaz gain beste elementu batzuk ezagutzea
LOTURA

LH 2. zikloa

Dotore jantzita. Negua den arre, landare batzuk bere jantzi dotoreenak erakusten dizkigute. Momentu ona da hauek ezagutzeko!

  • Konifero desberdinak bereiztea
  • zuhaitz desberdinen bitxikeriak ezagutzea
  • Neguko loreak behatzea
LOTURA

LH 3. zikloa

Usteak erdiak ustel. Naturan dena ez da guk uste genuen bezala… gautza askorekin harritu gaitezke!

  • Aurreiritziak zalantzan jartzea
  • zuhaitzetako beste biztanle batzuk ezagutzea
  • Egur hilaren garrantziaz ohartzea
LOTURA

LH 3. zikloa

Elkar zainduz. Naturan zaila da ingurukoen laguntzarik gabe bizitzea… Elkarrekin hobe!

  • Parke eta baso baten arteko desberdintasunez ohartzea
  • eko-menpekotasunaz ohartzea
  • Aldaketa klimatikoaren ondorioez hausnartzea
LOTURA

 

Bidalizkiguzu zure iradokizunak formulario honen bitartez.