2026/04/07 (17:00) Ikastaroak eta taillerrak

Airearekin jolasean

Urgulleko Natur Txokoa

> Apirilak 7 - Airearekin jolasean [5-10 urte]
Jarduera honetan airea zer den eta bere garrantziaz jabetzea bilatzen dugu, saiakera eta esperimentu desberdinen bidez. Airearekin jolasteko aukera ere izango dugu baita ere, koloretako parakaidas handi bat erabiliz eta airez betetako puxikekin. Tailerrari amaiera emateko plastikozko poltsak berrerabiliz kometa dotore bat egiteko aukera izango dute familiek elkarrekin.

Informazio gehigarria

Lekua: Urgulleko Natur Txokoa

Beste aktibitateak
2026-04-01

Urgull zentzu handiz

2026-04-01

Altxor ezkutuaren bila

Zerrendara itzuli