2021/12/28 03:00o.

IES Altza BHI eta St. Patricks English School I. Birziklatutako artelan lehiaketaren irabazleak

Cristina Enea Fundazioak Ecoembesekin batera garatzen duen ONdakin proiektuaren barruan, arte birziklatuaren I. lehiaketa garatu da ikasturteko lehen hiruhilekoan. Lehiaketa honen helburu nagusia irudimena erabiliz produktuen berrerabilera sustatzea bada ere, sortzen ditugun hondakinen inguruan hausnarketa kolektiboa ere bilatzen du.

Cristina Enea Fundazioko Hezkuntza  eta  Erakusketa proiektuen sailek osatutako epaimahaiak bi lan irabazleak aukeratu dira:

  • IES ALTZA BHI - BIGARREN HEZKUNTZAKO 3. MAILA C (DONOSTIA)
  • ST. PATRICK 'S ENGLISH SCHOOL - LEHEN HEZKUNTZAKO 6. MAILA (DONOSTIA)

Horretarako, sormena eta originaltasuna hartu dira kontuan, eta baita erabilitako materialen aniztasuna eta ingurumenarekin lagunkoia den teknikak erabiltzea ere.

IES Altza BHIko bigarren hezkuntzako 3C-ko eskolatik "itsas (EKO) Errealitatea" obra aurkeztu dute. Euskarazko bertso baten bidez deskribatu dute lana: "Itsas azpian submarinista, ikuspegia ez da ederra, bera ezta ere ankerra. Plastikoz inguratuta bere bihotz onez, guztiok laguntzea du helburu, zorionez. Planeta suntsitzen, ura kakazten eta ekosistemak hiltzen. Hantxe dago dortoka gehi pila bat hondakin, dena ari zaigu agortzen. Gure submarinista, aipatzekoa berriro ere, guztiok izan beharko genuke bere ohitura berbere. Itsaso zein hondartza garbitzea sustatu, birziklatzea aholkatu eta hainbeste kutsatzea debekatu. Materialari dagokionez, birziklatuak izango dira gutxienez: plastiko zein kartoi, koloretako hainbat tapoi. Baldosa nimiño zatiak, latak, poteak eta botilak. Azkenik ditugu erabili egur eta zeinbait egunkari. " Epaimahaiak, artearen bitartez jasangarritasun mezuak helaraztearen indarra azpimarratu du lan honetan.

St. Patrick 's English Schoolen esanetan, "Recycluty baloi zulatu batekin, kaxa batekin, kamiseta zahar batekin, motxila batekin eta jada funtzionatzen ez zuten kaskoekin sortutako pertsona da. Begiak tapoiekin eginak ditu, maskara erabilia darama eta kasete-zinta darama ilea bezala. Eskuak curryz eta zoparako orez betetako eskularruz eginak ditu, besoak botilak ditu. Hankak kola zuriko botilak eta egunkariko bolak dira. Marisonsoles behia kartoiz egina dago, bere begiak erditik ebakitako ping-pong pilota eta sudurrean tapoiak dira. Hankak esne-brickak ditu. Marisonsoles egunkari-paperez eta isatsez beteta dago. Skatea bi VHS kaxa, bi poster eta tapoiekin osatuta dago. Lixaren zatia (urdina) gortina bateko oihal zaharrez egina dago". Kasu honetan, istorio bat eraikitzeko irudimena eta erabilitako materialen aniztasuna saritu nahi izan da.

Bi artelan hauek Pasaiako MATER Museora bisita batekin sarituko dira. Era berean, Boc 'n' roll bilgarri berrerabilgarriak emango zaizkie, ikasgelako ikasle guztientzat hamaiketakoak eramateko.


Cristina Enea Fundaziotik zorionak eman nahi dizkiegu irabazleei eta horretaz gain aipamen berezia egin nahi diegu aurkeztutako beste lan hauei:

  • Algortako HLHI San Ignacio ikastetxeko "koloretako terraza" lanari, HH4 eta 5 urteko ikasleak ere talde lanaren bitartez lehiaketan parte hartzera animatzeagatik.
  • Urnietako Magale Ikastetxeko Bigarren Hezkuntzako 1. mailan, "Klima aldaketa gelditzen" lanarekin, materialak birziklatuz apaingarriez gain benetan erabilgarriak izan daitezken altzariak egin daitezkela erakusteagatik.
  • Donostiako Ikasbide ikastetxeko LH5A, "Jolasgune" eskulana, jolasten birziklatu eta birziklatutakoarekin jolasteko proposamenagatik.

Aurkeztutako obra guztiak hemen ikus daitezke.

Eskerrak eman nahi dizkiegu ikastetxe guztiei lehiaketa honetan parte hartzeagatik eta ikasleak sentsibilizatzeko lan hori egiten jarraitzeagatik, urtean zehar ONdakin proiektuaren webgunean eskaintzen diren baliabideen bidez.