2019/05/10 16:00o.

Gipuzkoak 30.000 euro zuzenduko ditu kostaldeko itsas zaborrak biltzeko

Gipuzkoako Aldundiako Ingurumen sailak 30.000 euro zuzenduko ditu Donostian, Zumaian eta Mutrikuko kaletan itsas zaborrak jaso, bereizi eta zenbatzeko kanpainetarako.

Jose Ignacio Asensiok, ingurumen diputatua, eta Vanessa-Sarah Salvok, Surfrider España erakundearen koordinatzaileak, hitzarmen bat sinatu dute ostiral honetan, Gipuzkoako kostaldeko zaborren inguruan prebentzioa eta hiritarren kontzientziazioa lantzeko. 2018. urtean 696 zabor tona jaso ziren.

Hitzarmen onen bidez, zabor bilketa, bereizketa eta zenbaketa egingo da neguan, udaberrian, udan eta udazkenean Donostiako Murgita kalan, ZUmaiako Inpernupen eta Mutrikuko Burumendin.

Ekimen hau beste tokitara zabalduko da: Hondarribia, Orio, Zarautz, Getaria, Deba...

Life Lema proiektuan, Gipuzkoako Aldundiak gidatua eta sei bazkidez osaturikoa, 2016tik 100 tona zabor jaso ditu Gipuzkoan eta Frantziako Pirinioetan.

Ingurumenerako Europar Agentziak kalkulatu duenez, urtero 10 milioi zabor tona bukatzen dute gure itsasoetan, eta %80 lehorretik botatakoak.

Iturria: El Diario Vasco

Irudia: surf30