2018/01/11 08:00o.
ONdakin proiektuan irakasleei bideratutako baliabideak lortzeko atal bat dago, non irakasleek birziklapenari buruz ikuspuntu ezberdinak landu ditzaketen. Kasu honetan, Bizi-birzi galdera jokoa eskaini zaie, galdera eta froga ezberdinak gaindituz, hondakinen gaikako bilketaren edukiontzi ezberdinen fitxak lortuko dituzte (ontzi arinak, papera-kartoia, beira, organikoa eta errefusa). Jolas hau ekoizteko erabilitako osagaiak material birziklatuz edota birziklagarriz eginak dira.
Jokalariak, hainbat birziklapen fitxa lortu beharko ditu. Koloretako fitxak irabazteko, ibilbidean agertuko diren hainbat proba eta galdera ondo erantzun behar dira. Jokalariak bi minutuko epean erantzuna edo proba gaindituz gero aurrera egingo du taulan zehar ahalik eta fitxa kopuru handiena lortuz. Baina ez da nahikoa izango lehenengo iristea, ezta fitxa asko pilatzea ere. Jolas honetan hondakinen kolore guztiak osatzeak du saria.
Mota honetako materialak ikasleak hondakinak murriztu, sortutakoak berrerabili eta, azkenekoz, era egokian birzkiklatzea kontzientziatzeko balio dute.