Urnietako sailkatze planta

Urnietako sailkatze-plantaren funtzionamendua ezagutu nahi duten ikastetxe, elkarte edo erakundeek GHK. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioarekin jarri behar dute harremanetan, jarduera jaso nahi duten pertsonen adinari buruzko informazioa emateko eta jarduera zein helbidetan emango litzatekeen zehazteko (ikastetxea, institutua, elkartea, etab.). Jarraian, GHK-k ingurumenari buruzko prestakuntza zabala duten hezitzaileak bidaltzen ditu, ordu beteko hitzaldi edo tailer bat emateko, gutxi gorabehera, bere instalazioetan. Bideo eta azalpenak ematen dituzte hondakinen kudeaketari buruz, batez ere etxeko ontziei buruz. Hondakina etxean hautatzeak zertarako balio duen eta non utzi behar den azaltzen dute, baita gero etxean sailkatzen dugun hondakin horrekin zer egiten den ere.

Eskaera egiteko, harremanetan jarri behar da GHK. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioarekin.