2020/04/30 03:00o.
Duela 5 urtetik hona, eta Cristina Enea Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetzari esker, Donostiako Ingurumen Baliabideen Etxeak Ziklotekaren egoitza hartzen du. Zikloteka bizikleta bidezko mugikortasunari soilik eskainitako lehen dokumentazio zentroa da. Manu González Donostiako Bizikletaren Behatokiko zuzendari teknikoarekin eta Ziklotekako arduradunetako batekin hitz egin dugu, dokumentazio-zentro aitzindari hau zer den eta zer helburu dituen azal diezagun.
Ziklotekak urte hauetan guztietan egindako ibilbidea baloratzeaz gain, Gonzalezek bereziki dokumentazio-zentro honek eta orokorrean bizikleta bidezko mugikortasunak dituen erronkak eta helburuak planteatzen ditu, etorkizunerako Ziklotekaren berrikuntzak aurkezten ditu, eta bizikletek eta bizikleten mugikortasunak pandemia eta konfinamendu garaian duten paperari buruzko hausnarketa egiten du.
Elkarrizketa osoa bideo honetan.