2020/07/07 04:00o.
Beti pentsatu izan da altxor bat Cristina Enea parkean ezkutatuta dagoela dioen elezaharra hori baino ez zela, gutxieneko sinesgarritasuna merezi duen oinarri sendorik gabeko elezahar hutsa. Hala ere, hainbat urtetako azterketen ondoren, Cristina Enea Fundazioko ikerketa-taldeak altxorraren egiazkotasunaren froga baliotsu bataurkitu du: Mandasko dukeak hil baino urte gutxi batzuk lehenago idatzitako dokumentu bat, Cristina Eneako altxor ezkutua aurkitu ahal izateko arrasto batzuk eskaintzen dituena.
[BIDEOA ALBISTEAREN AMAIERAN]
Parkearen plano bat da, altxorrera iristeko pista eta froga sorta batekin batera, zeinak bilatzailerik ausart eta trebeenek jarraitu eta gainditu beharko dituztenak. Jose Mari Rodriguez jardueraren arduradunetako batek azaldu duenez, "dokumentuaren kopia bat jaso dezakegu Ingurumen Baliabideen Etxean, Mandasko dukeen etxebizitza zaharrean". Ondoren, parkean zehar ibilbide bat egin beharko dugu "dokumentuan proposatutako pistak jarraituz". Abenturaz jositako bilaketa batean murgiltzeaz gain, jarduera honek dukeen jabetzarik preziatuenetako bat hobeto ezagutzeko balio du: Cristina Enea parkea. "Dukeek proposatzen dizkiguten arrastoei jarraituz, parkearen zati handi bat zeharkatuko dugu eta bertan bizi diren animalien eta landareen sekretu eta bitxikeriak ezagutuko ditugu", adierazi du Rodriguezek.
Proba guztiak gainditu ondoren, mapan jarri beharko ditugun hitz batzuk lortuko ditugu, eta ezkutuko mezua deszifratu ahal izango dugu. Gainera, Ingurumen Baliabideen Etxeko harrerara joaten bagara, opari txiki bat jasoko dugu, Cristina Eneako altxor ezkutuaren bilaketan parte hartzeagatik, eta berau aurkitzeagatik. Bakarka edo familian egiteko doako jarduera.
ESKURATU PLANOA LOTURA HONEN BITARTEZ