Solasaldiak
Violeta Torán Peregekin solasean baso-bainuen inguruan

Baso-bainuak estres-mailak murrizten eta gure immunologia-sistema indartzen laguntzen diguten praktikak dira, ingurune naturaletan gidatutako jardueren bidez. 40 urte baino gehiago daramatzate Japonian praktikatzen, eta 2021etik aurrera Donostian egiteko aukera dago, Cristina Enea Fundazioari esker. Datorren ekainaren 9an beste saio bat antolatu da Ulian.

Sagarren, sagardien eta sagardoaren inguruan solasean Oihana Unanue ekoizlearekin

Oihana Unanue eta bere familia dira sagar eta produktu eratorrien ekoizpena kantitatea lehenetsi gabe, landare eta zuhaitzen ziklo naturalak errespetatuz egin daitekeela erakusten duten adibide bat, horrek azken produktuaren kalitatean eragin negatiborik izan gabe, sagarrak, sagardoa edo zukuak izan. Unanuek sagardoa egitera bideratutako sagarren ekoizleen egungo egoera azaldu du. Merkatu horrek goraka jarraitzen du, nahiz eta sagar asko atzerritik ekarri behar diren, batez ere Normandiatik.

MUGAK ERAKUSKETAREN EGILE CRISTINA ALMODÓVARREKIN ARTEARI BURUZ HITZ EGITEN

Cristina Almodovar Toledoko artistak bere hastapenak azaltzen dizkigu artearen munduan, bere teknikak eta estiloa, eta aldi berean bere Mugak erakusketa berria aurkezten digu, non naturalaren eta arrazionalaren arteko elkarrizketa egiten duen.

Tektonika erakusketaren egileekin arteari buruz hitz egiten

Arteaz eta TEKTONIKA erakusketaz hitz egin dugu Garikoitz C. Murua eta Alicia Martín artistekin, biak ala biak erakusketa horren egileak baitira. Erakusketa Cristina Enean dago ikusgai 2022ko ekainaren 12ra arte. Bakoitza bere hastapenekin, ibilbideekin eta esperientzia propioekin TEKTONIKAren sorrerara bidaiatu dugu, eta haren kontzeptualizazioaren, diseinuaren eta ekoizpenaren nondik norakoak ezagutuko ditugu, Eneko Calvo Cristina Enea Fundazioko erakusketa-proiektuen arduradunak zuzendutako solasaldian.

Hezeguneen Mundu Egunaren testuinguruan solasaldia

Otsailaren 2an Hezeguneen Mundu Eguna ospatzen da. Egun horren testuinguruan, Uliako Basollua hezegunean bildu ditugu Ion Garin herpetologoa, Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea, eta Cristina Enea Fundazioko biologo eta Ulia Interpretazio Zentroko arduradun Oihana Orkolaga, ekosistema garrantzitsu horiek sortzearen eta mantentzearen garrantziaz hitz egiteko eta gogoeta egiteko.

Hazilana saioko solasaldiak

Antolatu dugu Hazilana saio bat aprobetxatu dugu parte-hartzaileen artean sortzen diren elkarrizketak eta solasaldiak biltzeko, oro har hazien eta nekazaritzaren inguruan. Marc Badal Haziera ekimenaren eta Hazilanako saioen koordinatzaileak hazi hibridoei eta horien berezitasunei buruz ere hitz egin digu.

Solasaldia Eneko Calvo eta Martin Mantxoren artean

Grafika Soziala. Goi-bilera klimatikoak, aktibismo soziala erakusketaren testuinguruan, Cristina Enea Fundazioko erakusketa-proiektuen arduradun Eneko Calvo eta Martin Mantxo ingurumen-ekintzailea elkartu ditugu, erakusketaren beraren eta aktibismo sozialaren inguruan hitz egin eta hausnartu dezate. Emaitza interesgarria bezain erakargarria da.

Iker Aranjuelorekin solasean klima-aldaketak nekazaritzari, eta, ondorioz, gure elikadurari, eragiten dizkion kalteen inguruan

Nafarroako Institutu Agrobioteknologikoko CSIC ikerlari Iker Aranjuelo elkarrizketatu dugu, klima-aldaketak nekazaritzari, eta, ondorioz, gure elikadurari, eragiten dizkion kalteen inguruan.

Felipe Uriarterekin solasean Glasgowko COP26aren inguruan

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Natura Ondare eta Klima Aldaketa zuzendari Adolfo Uriarterekin hitz egin dugu berriki izan den Glasgowko COP26ari buruz, goi-bileraren lorpen eta porrotei buruz, azaroaren 23an, asteartea, izango dugun mahai-inguruan parte hartu aurretik. Uriartek aitortu du Glasgown hartutako akordioak "ez direla perfektuak, baina bai asmo handikoak", herrialde askoren adostasuna lortu baita hainbat arlotan. Hala ere,  baloratu du "klima-aldaketa gero eta herrialde gehiagoren agendetan" dagoela, "agenda globala da". 

Carmen Ducerekin solasean Glasgowko COP26aren inguruan

Carmen Duce Ecologistas en Acción erakundeko Garraioaren arloko arduraduna eta Clean Cities ekimenaren koordinatzailea da, eta duela gutxi Glasgowko COP 26ra joan da. Carmenekin hitz egin dugu goi-bilera hori nola joan den, gailurrean zer lorpen lortu diren eta lortzeke zer beste helburu geratu diren ezagutzeko. 

Anna Pérez Catalárekin solasean Glasgowko COP26aren inguruan

Gaur egun IDDRI ikerketa-institutuan lan egiten duen aditu kataluniarraren esanetan, Glasgowko hurrengo goi-bilera honek balio beharko luke "2015ean Parisko goi-bileran onartu zen arau-liburua finkatzeko eta zehazteko". Hala ere, Catalàk azpimarratu du badirela beste bi helburu nagusi ere, antolatzen diren COP guztietan ere izaten direnak: "alde batetik, herrialde parte-hartzaileei anbizio eta konpromiso gehiago eskatzea, oraindik ez baikaude ekonomia deskarbonizatzera eramango gaituen egoera egokian"; eta bestetik, eta aurreko puntuarekin lotuta, "finantzaketa handiagoa eta egokiagoa, klima-aldaketaren ondorioetara egokitzeko eta ondorio horiek arintzeko, batez ere herrialde txiroenetan". 

Pablo Rey eta Rubén Lorenzorekin solasean Basuramaren inguruan

Basurama kolektiboko Pablo Rey eta Rubén Lorenzorekin egon gara solasean, ‘Zaborra z da existitzen’ erakusketaren gainean, bai eta murgilduta dauden dinamika kultural eta partehartzaileen inguruan ere.