Nekazal munduak badu bere hiztegi propioa eta askotan konturatu gabe uste baino gertuago dugu. Mendeetan zehar baserriko lanei loturik egon da gure denbora neurtzeko modua eta gure lurraldean hamaika modu desberdin aurkituko ditugu gauza berari deitzeko, horrek dakarren aberastasunarekin.
Atal honetan proposatzen dizuegun ariketarekin, hizkuntza ardatz bezala hartuz nekazal mundura gerturatu eta honen bitartez gure ezagutza eta hiztegia aberastea da helburua, nekazal kulturak gure ikastetxeetara egin dezaken ekarpena baratzaren lanketa soiletik haratago doala sinesten baitugu.
Parte hartzea atalean aurkituko dituzun materialen bitartez, zuen herrietako baserritarrei, aiton-amonei edo kultur arloko eragile desberdinekin harremanetan jarri eta tokian tokiko hitzak bilatzera gonbidatzen zaituztegu, bide horretan nekazal kulturara gerturatu eta jakin-mina piztuko dugulakoan.
Fitxen bitartez ikerketa egin eta hitz desberdinak bilatzea proposatzen dizuegu, ondoren galdetegi erraz baten bitartez guri helarazteko. Horrela, parte hartzen duzuen ikastetxe guztietako hitzekin hiztegia atala osatzen joango gara.
Animatzen al zarete?
NORI DAGO ZUZENDUTA?
Kontziente gara ikastetxe bakoitzak erritmo desberdinak eta ezaugarri desberdinak dituela eta horregatik maila eta mota desberdinetako ariketak proposatzen saiatu gara. Horrela zuen neurrira moldatu dezakezue atal bat edo bestea maila batean edo bestean landuz.
Ez genuke nahi lan karga ere gehiegizkoa izatea eta ariketa guztiak egiten ez badituzue ere zuen aletxoa oso baliagarria izango zaigu!
Parte hartu!