Nekazal Kultura Eskoletara proiektuaren barnean eskolen arteko hazi sarea sortzeko egitasmoa jarri dugu martxan. Sare honen helburua, denon artean elkarlanean eskola baratzeetan landatu ahal izateko bertako barietateen haziak lortzea litzateke, kasu batzuetan galtzear egon daitezken hazi bereziak berreskuratzearekin batera. Gainera, beste ikastetxeekin aholku eta esperientziak partekatzeko aukera ere izango duzue.
Funtzionamendua oso erraza da:
- Hazi ezkutuen bila ekimenaren bitartez lortutako edo lehenago duzuen hazi kuttun baten zaindari bihurtu.
- Haziak ugaldu: erein, landatu, fruituak lortu eta hazi berriak erauzi.
- Hazi trukea: urte amaieran beste eskoletako ordezkariekin elkartu eta esperientziak eta haziak trukatu.
Ilusioa eta jakinmina zuen esku, informazioa eta aholkularitza gurera. Animatzen al zarete hazien zaindari bihurtzera?