2020/04/21 05:00o.
Konfinamenduaren ondorioz denbora asko eman behar dugunez etxean, une egokia da haurrekin eskulanak egiteko. Gaur, Cristina Enea Fundazioko Hezkuntza Sailetik eskulan erraza proposatzen digute, etxeko materialak berrerabiliz.
Uxua Arana Cristina Enea Fundazioko hezkuntza-teknikariak proposatzen diguna da animaliak egitea, egun hauetan etxean sortzen ari garen material batetik abiatuta: komuneko eta sukaldeko paperezko biribilkien barruko kartoizko zilindroa. "Zilindroez gain, edozein motatako pinturak (nik tenperak erabili ditut, baina edozein pinturak balio du), guraizeak, kola, arkatza edo errotuladore beltza eta goma eva, kartoi mehea edo koloretako papera beharko ditugu".
Material hau eskura daukagunean, beheko bideoan zehazten diren urrats sinpleak jarraitu ahal izango dituzue, eta olagarro polit bat edo suge dibertigarri bat egin ahal izango duzue.