Emaus Gizarte Fundazioa izaera soziala duen erakunde laikoa da, irabazi-asmorik gabekoa, eta gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-arloetan eraldaketa-prozesuak sustatzea eta laguntzea du helburu, indibidualak zein kolektiboak.
Horretarako, gizarteratzeko eta laneratzeko programak, gizarte-eraldaketarako sentsibilizazio- eta hezkuntza-proiektuak eta ekonomia solidarioko enpresak garatzen ditu. Hori guztia, gizarte-bazterketako egoeran edo arrisku larrian dauden pertsonen bizi-baldintzak hobetzeari eta ahalduntzeari lehentasuna emanda.