+55 Donostiako Udalaren programa bat da, zehazki, Gizarte Ekintza Sailarena, zeinak 55 urtetik gorako pertsonen parte-hartze aktiboa eta aisialdia bultzatzen baititu.
Zerbitzu horren helburuak hiru dira:
- Adineko pertsonen zerbitzuen erabilera eta partaidetza areagotzea udal-ekipamendu komunitarioetan (Kultura-eentroak, Musika eta Dantza Eskola, kiroldegiak, etab.).
- Adinekoei proposamen-bideak eskaintzea, aipatutako lekuetan kultura-, hezkuntza- eta kirol-jarduerak antola ditzaten.
- Adinekoek kolektibo horren edo komunitatearen mesedetan sustatutako ekimenen arrakasta bideragarri egiteko baliabide nahikoak bermatzea.