Proiektuaren faseak

· Proiektuaren lehen fasean, -informazioa biltzeko fasea da –, lurraldearekiko hurbilketa bat egin da bibliografia espezializatuaren bidez, ibaiarekin lotutako alderdi historiko, sozial, etnografiko eta artistiko esanguratsuenak atzemateko. Era berean, harremanetan jarri gara hainbat elkarte eta erakunderekin, proiektua aurkezteko eta proiektuan aktiboki parte hartzea proposatzeko.

· Bigarren fasean, inkesta bat diseinatu da donostiarrek Urumeari eta haren historiari buruz duten pertzepzioa jasotzeko. Online eta aurrez aurre egin daiteke, tokiko elkarteen laguntzarekin, eta proiektuaren webgunearen (www.atlasurumea.eus) eta proiektuaren sareen bidez (@atlasurumea, X eta Instagramen). Bigarren fase honetan, taldekako elkarrizketak antolatu dira, eta horietan hainbat gai planteatuko dira, horiei buruz askatasunez hitz egiteko. Prozesua osatzeko, tailer parte-hartzaile batzuk egin dira hainbat adinentzat, kultur etxeetan, Tabakaleran eta San Telmo Museoan.

· Hirugarren fasea 2025. urtearen hasieran hasiko da, eta emaitzak interpretatzea eta gaiak aukeratzea izango da. Txosten bat idatziko da, inkesten eta talde-elkarrizketen emaitza kualitatiboak eta kuantitatiboak bilduz, eta inkesta eta talde-elkarrizketetan atera diren gaiei buruzko ikerketa bibliografiko espezifiko batekin osatuko da. 10 gai esanguratsuenak hautatuko dira, ondorengo hgai eta alorrekin zerikusia eta lotura izan dezaketenak: ibaiaren kartografia, Urumean historikoki egiten ziren lanbide tradizionalak, ibaiaren jai-izaera eta herritarren aisialdia, arrantza, mitologia, Urumearen iragan eta orainaldi industriala, kirola, gastronomia, jolas eta haurtzaroa etabar.

· Laugarren fasea (2025eko amaiera) argitalpen historiko-literario ilustratu baten edizioa izango da, ikerketa antropologikoaren emaitzetatik aukeratutako 10 gaiekin, artistaren liburu gisa, ibaiaren memoria historikoa eta emozionala dibulgazio-izaerarekin aurkeztuko duena.

· Bosgarren eta azken faseak, 2026an garatuko denak, aurreikusten du argitalpenaren 10 gaiak erakusketa-proposamen bihurtuko direla, eta, barneko egitura eta koherentziarekin, ibaiaren memoriatik igarotzea ahalbidetuko duela. Balizko modulu, testu eta ilustrazioen egiturez gain, artelanekin eta objektu etnografikoekin erakusketa osatzea baloratuko da.