Koronabirusaren krisiari aurre egiteko neurriek biltzeko jende kopurua asko mugatzen dutela ikusirik, gure ingurunea modu atseginean, seguruan, osasungarrian eta didaktikoan hobeto ezagutzeko nork bere kabuz egiteko jarduerak eta ekimenak antolatzen jarraitzen du Cristina Enea Fundazioak. Oraingoan hirian barrena egiteko audio bidezko ibilbide autogidatuak aurkezten dizkizuegu.
Donostiako planoaren gainean kokaturiko audio eta testuek ibilbide autogidatuak egiteko aukera eskaintzen dizkizuete, gure ingurunea hobeto ezagutzeko. Naturak, historiak eta bitxikeriek bat egiten duten kontakizunak eskuragarri dituzue Cristina Enea Fundazioaren webgunean.
Ez dago aitzakiarik. Gehien gustatzen zaizun ibilbidea aukeratu, hautatutako puntuetako audioak entzun... eta gozatu hiriaz orain arte egin ez duzun bezala!