Fitoarakatzen - Aurkezpena

Azken hamarkadetan egindako azterlan ugarik agerian utzi dute hirietako trafikoak eragina duela herritarrek arnasten duten airearen kalitatean. Metal astunak, hala nola beruna, zinka edo artsenikoa airean, ugaritu egiten dira ibilgailuen zirkulazioa trinkoagoa den kaleetan, eta arnas gaixotasunak dituzten pertsonen osasunean inplikatuta daudela berresten da, besteak beste.

Hori dela eta, Erkidegoko politiketatik eta estatuetako eta tokiko administrazioetatik, emisioak eta kutsadura murriztuko dituzten garraio-sistema publiko eta pribatuak sustatzea eta ezartzea bultzatzen da, eta, aldi berean, herritarren inplikazioa bilatzen da auzo osasungarriagoak eta ingurumenarekiko errespetuzkoagoak direnak sortzeko.

Zentzu horretan Cristina Enea Fundazioak proiektu berritzaile eta aitzindari bat jarri du abian, Donostiako airearen kalitatea aztertzeko. Etxebizitza partikularretan jarritako gramineoen laginak aztertuta, agente kutsatzaile jakin batzuen presentzia neurtuko da. Ekimenak CSICen (Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorena) laguntza du.

Ekimenean parte hartu ahal izateko, ondorengo estekan eman izena: 

https://labur.eus/8lz6P


Gehienez 45 landare lagin banatuko dira. Landareen banaketa Cristina Enea Fundazioan egingo da, martxoaren 6 eta 17 artean. Ordutegia 9:30-18:00 Cristina Enea Fundazioan, Donostiako Ingurumen Baliabideen Etxean.