Gaur egungo gizartean nabarmena da espazio naturaletatik gehiegi aldendu garela. Bertako landare eta animalien ezagutza nahiko murritza da, jaten ditugun elikagaien jatorria ez dugu ezagutzen, oso urrunekoa zaigu. Aipatutako arazo honi erantzun bat emateko asmoz eskola baratzeak tresna boteretsua dira. Eskola askotan hasia dute ibilbidea, beste askotan gogotsu daude hasteko, baina noraeza sumatzen da. Egoera honetan, Donostiako eskoletako baratza sarearen sorreraren bidez, eskola baratzak sortu, indartu eta elkar harremanetan jartzea dira proiektu honen helburu nagusiak, eta izan duen zabalpen eta indartzeak horren erakusgarri dira. Bizi izandako pandemiak ere irakaspen hori utzi izan du, kanpo espazioa diziplina ezberdinak lantzeko baliabide didaktiko ezin hobea dela, eta baratzeak horiek guztiak lantzeko aukera eskaintzen duela.
NOLA PARTE HARTU
Donostiako Eskola Baratze Sarean parte hartu nahi izanez gero jarri Cristina Enea Fundazioko hezkuntza sailarekin harremanetan [email protected] helbidean edo 943 45 36 26 telefono zenbakian.