Aurkezpena

Elefanteak hirian Cristina Enea Fundazioak 2020ko udarako egindako proposamen berria da, eta haren bidez, hiriko bioaniztasun ezkutua deskubritzera gonbidatu nahi ditu herritarrak. Urrutiko kontinenteetatik etorritako animalia exotikoak eta basapiztiak gure zain daude Donostian, fatxadetan, hormetan eta atarietan ezkutatuta, gu harrapatzeko prest.

Jakina, aipatutako faunak trikimailu txiki bat du: harrizko eskulturak, tailuak eta erliebeak dira, hiri-ehunaren hainbat puntu apaintzen dituztenak, hala nola, zubiak, fatxadak eta etxebizitzak.

Lagun iezaguzu mapa osatzen zure aurkikuntzen argazkiak eta kokapenak bidaliz Cristina Enea Fundazioko postara (cristinaenea[a bildua]donostia[puntu]eus) edo sare sozialen bidez, Cristina Enea Fundazioa aipatuz (twitter: @cristina_enea, Instagram: @cristina.enea, Facebook: @cristinaeneafundazioa) eta #ElefanteakHirian traola gehituz.