Naturguneetako zaborraren gaiari aurre egiteko, littering deritzona, zabor horren kopuruari, osaketari, jatorriari, portaerari eta pilaketa-guneei buruz gehiago jakin beharra dago, besteak beste. Horrela, arazo horri aurre egiteko irtenbide eraginkorrak antzeman ditzakegu. Horregatik LIBERA egitasmoak arazo hori hobeto ezagutzeko espreski sorturiko arlo bat dauka. Bertan, Ecoembesek eta SEO/BirdLifek (ekimenaren bi bultzatzaileak), GKEekin, unibertsitateekin eta Cristina Enea Fundazioa bezalako erakundeekin elkarlana burutzen dute, metodologia eta tresna berritzaileak garatzeko, zientzia herritarra esaterako, lurreko, itsasoko eta ibaietako ekosistema ezberdinen ezagutza areagotzeko.