Cristina Eneako I. Tik Tok Lehiaketa

#Tik Tok lehiaketa
Oinarriak

Antolatzailea: Cristina Enea Fundazioa

Gaia: Erakutsi zure herriko naturgune edo berdegune gustukoena, Tik Tok-eko bideo baten bidez.

Helburuak:

  • Euskal gazteen sormena eta talentua estimulatzea, ingurumenarekiko kontzientzia piztuz.
  • Talde-lana sustatzea ikus-entzunezkoen arloko teknologia-bitarteko sinpleak erabilita.
  • Gure inguruko herrietako dauden berdeguneak eta naturguneak ezagutaraztea.

Hartzaileak: 11 eta 16 adin arteko gazteak, bakarka nahiz taldean har daiteke parte.

Egin beharrekoa: Nork bere udalerriko naturgune edo berdegune gustukoena erakutsi beharko du Tik Tok plataformako bideo baten bidez (mendi bat, parke bat, zelai bat, hondartza bat, hezegune bat...), lekuaren berezitasunak eta gustukoena izatea zerk egiten duen azalduz.

Horretarako, Tik Tok-en ohikoak diren bideo-formatuak erabili beharko dituzte (esketxak, koreografiak, bideoak etab.), musikaz, efektuez, trantsizioez eta bakoitzak nahi dituen baliabideez baliatuz.

Nola parte hartu: Bideoa Tik Tok plataformatik bertatik partekatu beharko da, fundazioaren erabiltzailea aipatuz (@cristinaeneafundazioa) eta #CristinaEneaLehiaketa traola erabiliz. Era berean, WeTransfer bidez ere helarazi ahalko dira bideoak, cristinaenea@donostia.eus helbidera bidalita eta beharrezko datuak jarrita (Tik Tok plataformako erabiltzailea eta harremanetarako email bat).

Partehartzaileak adingabeak diren heinean, gurasoen edo tutoreen baimena ere aurkeztu beharko dute (FORMULARIOA ESKURAGARRI HEMEN edo orriaren amaieran).

Irabazlea: Jasotako lan guztien artean zozketa egingo da irabazlea nor den jakiteko, 2021eko urtarrilaren 12an.

Saria: 200 euroko opari-txartela Elkar dendetan materiala erosteko.

Baldintzak:

  • Gutxienez 30 eta gehienez ere 60 segundoko bideoak.
  • Lanak aurkezteko modua: Tik Tok bidez aipamena eginez (@cristinaeneafundazioa) eta traola erabiliz (#CristinaEneaLehiaketa).
  • Bakarka nahiz taldeka hartu ahalko da parte.
  • Gaia: Nire herriko naturgune edo berdegune gustukoena.
  • Epea: bideoa grabatu eta bidaltzeko azken eguna 2021/01/10 izango da.
  • Parte-hartzaileen guraso edo tutoreek www.cristinaenea.eus webgunean dagoen formularioa bete beharko dute ezinbestean.

Argibideak jaso eta antolatzaileekin harremanetan jartzeko: cristinaenea@donostia.eus / 943453526


Irabazlea
@cristinaeneafundazioa

Badugu Cristina Eneako 1. Tik Tok lehiaketako irabazlea: @amaiaaia1 Zorionak eta eskerrik asko irabazleari, baina baita parte-hartzaile guztiei ere!!

♬ original sound - Cristina Enea Fundaz

Proiektuen zerrenda ikusi