Koronabirusaren krisiak Ulia Interpretazio Zentroa ixtera behartu gaitu. Hala ere, Cristina Enea Fundaziotik Ulia mendia bezalako ingurune berezi baten ingurumen- eta kultura-aberastasuna ezagutzeko aukera eskaini nahi dizuegu, 3 bideoren bidez.
01. Ulia gaina
Lehen bideorako (beherago ikusgai duzue), Orkolaga Uliako goialdera joan da. "Lehen ibilbide honetan Erregearen Harria bisitatuko dugu, itsasoaren eta itsas-labarren ikuspegi ederra eskaintzen diguna, bai eta Arranoaren Harria edo Baleontzien Talaia ere", Uliaren eta haren historia ezagutzeko ezinbestekoak diren hiru kokaleku. Halaber, belle époque donostiarrera bidaiatuko dugu XX. mende hasierako turistak eta goi-gizarteko kideak joaten ziren bi toki enblematiko ezagutuz: tiro zelaia eta Chalet de las Peñas kafetegia.
02. Tranbiaren bidea
Uliako txoko eta leku esanguratsuenak ezagutarazteko abian jarritako bideo-sortaren bigarren bideoan XX. mende hasieran Ulian egin ziren bi garraiobide bereziak aurkeztu dizkigu Ulia Interpretazio Zentroko arduradun Oihana Orkolagak: tranbia elektrikoa eta aire-transbordadorea.
03. Talaia bidea
Gaurkoan, Ulian (eta Uliari buruz) egin ditugun hiru bideoetako azkenengoan, bertako bidexketan zehar ibilbidetxo bat egiteko proposamena dakarkizuegu. Ulia Interpretazio Zentroko arduradun Oihana Orkolagak GR121 bidexka, edo Talaia bidea, ezagutzeko gonbita egin digu. Itsasoak eta mendiak bat egiten duten leku berezi honetako altxor eta leku ezkutu ugari ezagutuko ditugu.