Berriak

2024/10/30 Glosariak

Glosariak: zer da eutrofizazioa?

Oihana Orkolaga Ulia Interpretazio Zentroko arduradun eta Cristina Enea Fundazioko ingurumen-hezkuntzako taldeko kideak eutrofizazio terminoa aukeratu du Glosariak ekimeneko emanaldi berri honetarako. Ur-ekosistemetan elikagaien kontzentrazioa handia denean ematen da, hala nola ibaietan, putzuetan edo lakuetan, besteak beste. "Ur-masen eutrofizazioaren errudun nagusia giza jarduera da; izan ere, industriako urek, nekazaritzak edo hondakin-urek nitrogeno-, fosforo- eta materia organiko-maila handiak dituzte, eta horrek, zenbait ur-ekosistemaren azaleran, geruza berde hori sortzen du".

Eutrofizazioak, Orkolagak azaltzen duenez, bi arazo nagusi ditu: "Alde batetik, uretan dagoen oxigeno maila gutxitzen du, eta bestetik, uretan sartzen den argi maila ere gutxitzen du, alga eta uretako landareek fotosintesia egitea saihestuz, beren heriotza eraginez".